KAIXO ETA ONGI ETORRI¡¡¡

domingo, 17 de abril de 2011

GAITASUN DIGITALA

1. Bideoa: Multimedia Literacy Digital Story
Bideo honek gaur egungo umeek aurreko mendeetako gertaerekin amesten dutela esaten du, baina aldaketa batekin: amesteaz gain, orain beraien begiekin ikusi ahal dutela ere. Beraz teknologia digitalak hezkuntza eraldatuko duela esaten du.

Bideo hau ikusi nahi baduzue egin klik hemen

2. Bideoa: Lara Tiscar

Larak kritikoen ikuspuntutik irakurmena eta idazketa digitalaren garrantzia azaltzen du.Horrekin batera , produzitzeko eta sarean dauden gauzak interpretatzen jakin dezagun eraikuntzaren garrantzia aipatzen du ere.Azken finean sarearen kultura ezagutzea dela inportanteena.
Abiapuntua oinarrizko konpetentzia digitaletan dagoela esaten du, hau da, dekretuak esaten duena, alfabetizaziozko kontzeptu digital batean oinarrituta dagoena.Berak esaten duena da herraminta digitalak erabiltzen ikastea baino, kritikoak izan behar garela hau da, anlizatu, gauzak bilatzen jakin, eta ikasteko behar duguna eta nahi duguna jakin behar dugu.
Beraz, inportantena guk eraikitzen duguna bilatzen, interpretatzen eta analizatzen ikastea izango da.Eta horrekin batera komunikatzen jakitea ere, hau da, zure iritzia eta zure produkzioa publiko egitea.

Baina alfabetizazio krikoari buruz hitz egiten dugunean kontuan hartu behar ditugun kontzeptu batzu daude: pribatutasuna adibidez, nork dauzkan gure datuak nork kontrolatzen duen merkatua..., nahiz eta hezkuntzarako erabili, merkatu bat izaten jarraitzen duelako eta honekin norbait dirua irabazte duelako.
Honekin batera oso inportantea izango da ere, Web 2.0ren erabileraren baldintzak zeintzuk diren jakitea, gero jakin gabeko gauzetara konpromititzen garelako.

Azken finean ideia, galderak eta zalatzak botatzea da, jendea jakiteko teknologien atzean disinu bat eta praktika batzuk daudela, guk erabiltzean erresontsableak garenak.Argi eduki behar dugu beti gauzak egitearen eta erabiltzearen truke zerbait ematen diogula.Kontuz ibili behar gara beti modu tonto batean engainatzen gaituztelako, adibidez dohainik diren gauzekin.Gukgure buruari egin behar diogun galdera zera da: Dohainik zergatik?

Horregatik gauza guzti hauengatik irakutzean, sarea erabiltzean, eta gauzak bilatzean kritikoak izan behar gara.Eta oso inportantea izango da ere kultura digitala ulertzea eta bertan parte hartzea.
Azken finean aktibistak izan behar gara eta batez ere, hezkuntza arloan lan egiten dutenek errespontsabilitate handiagoa dutelako.Irakasleok jakin behar dute kultura digitala konpartitzeko eta kolektiboki produzitzeko tresna bat dela, eta horrek balore batzuk edukitzea inplikatzen duela.Laburbilduz,sarea ekosistema bat bezala ulertu behar da eta horretaz hezitzea, guk garelako materiala hobetzen, eraikitzen eta sarean igotzen dugunok.Beraz gure ezagutzak konpartitzea ezinbesteko den gaza izango da norberak egiten duenari balorea emanez.Jende asko lotsa ematen dielako.Horregatik autoestima ere landu behar dugu, denok erratu ahala garela esanez.
              Bideo hau ikusi nahi baduzue egin klik hemen

Bi bideo hauek teknologia berrien alfabetizazio digitalari buruz hitz egiten dute baina bi ikuspuntu desberdinak aurkezten dizkigu, lehenengo bideoak hezkuntza hobetzeko baliabide bezala aurkezten du eta bestea baliabide hauek erabiltzeak izan ahal dituen ondorio positiboak eta negatiboak.Horregatik kritikoak izan behar gara, hau da, dena irakurri eta analizatu behar dugu, ez badugu nahi merkatu nonek engainatzea.

domingo, 10 de abril de 2011

ETEN DIGITALA

Artikulu honetan Julio Cabero Almenara eten gigitalari buruz eta eskolan duen aplikazio didaktikoari buruz hitz egiten digu.

Eten digitala betidanik existitu dela argi usten du autoreak.Baina teknologi hauek erabiltzeko aukera ez dute izan denok ,Beti talderen bat egon da, bere adin, mota, egoera ekonomiko edo kulturagatik teknologi hauek erabiltzeko zailtasunak izan dituena, bai kontsumitzaile et bai ekoizle bezala ere.

Autoreak dio, teknologiei berriei esker, batez ere Internetari esker, informazioa pertsona guztion eskura dagoela eta inolako oztoporik gabe, edozein lekutik informazioa lortu ahal dugula.Baina hau mito bat dela esaten du, gaur egun Interneta ez dagoelako guztion esku.Horren ondorioz, ordenagailuaren erabilera, nahiz eta demokraziorako onurak ekarri, deskriminazioa ere sortzen ari du, pertsona asko bere egoera ekomikoarengatin ezin duelako teknologi berri haek erabiltzea.Hau guztaren ondorioz, eten digitala jaiotzen da.

Definizio asko aurkitzen ditugu eten digitala definitzeko baina errezena hauxe da:Kolektiboen edo pertsonen artean informazioa eskuratzerakoan eta ezagutza edo hezkuntza sarera heltzerakoan dituzten aukeren aurrean,sorturiko desberdintasunak.Beraz pertsona hauek,  komunikazio, heziketa, inpultso ekonomiko arloetan... marginaturik geratzen dira, eta horren ondorioz, teknologia berriak eskaintzen dizkiguten garapen akonomiko eta giza garapenetik kanpo geratzen dira.

Idazleak hainbat eten digitala desberdintzen ditu:ekonomikoa, hezkuntzakoa, politikoa, belaunaldietakoa, generokoa, idiomatikoa, irakasle-ikaslekoa, eta psikologikoa.

  • Ekonomikoa: Herrialedeen errekurtso ekonomikoa markatzen du (pobrea eta aberatsa)
  • Hezkuntzakoa: internetaz gain, informazioa ondo erabiltzea garrantzitsua izango da, hau da, fomakuntza ezinbestekoa izango da IKT ondo erabiltzeko.
  • Politikoa: Herrialedeen interesen eta baliabideen arberakoa izango da.
  • Belaunaldietakoa:Gazteen erabilera helduekin konparatuta handiagoa da.
  • Generokoa: emakumeen kulturaren eta rolen arabera izango da.Emakumeak bigarren mailan dauenez gizonak izango dira teknologia berriak gehiago erabiliko dutenak.
  • Idiomatikoa:Ingelesa da nabarmentzen den hizkuntza, beraz hizkuntz hori ez dakiena ezin izango du informazio asko erabili.
  • Irakasle-ikaslekoa:Ikasleen prestakuntza teknologien aurrean, irakasleekin konparatuta handiagoa denez, horrek irakasleen prestakuntza dakar.
  • Psikologikoa:Hezkuntza premia dituzten pertsonek teknologia berriak erabiltzeko aukera gutxiago dituzte.


Ondoren eten digitala azaltzeko bi joera aurkezten ditu:biguna eta gogorra

  • Biguna infraestrukturen arazo bat da, hau da, arazo teknologikoa azpiegituretan egongo litzateke. Eta konponbidea internetaren erabilera unibertsalean egongo litzateke.
  • Gogorra arazoa desberdintasun ekonomiko eta sozialeetan egongo litzateke eta eten digitala konpondu nahi badugu arzo sozialeekin amaitu behar dugu.

Argi eta garbi ikusten da orain aipatu ditudan faktoren ondorioz, eten digitalaren arazoa konpontzea oso zaila dela.Izan ere, autoreak arazo hau konpontzeko aholku batzuk ematen dizkigu: teknologia egokiak eta malguak sartzea, ikerketak egitea... eta oso inpotanteena dena, irakasleen prestakuntza egokia izatea ezinbestekoa izango da.Ikasleak IKTak modu egokian erabitzen irakasteko.Modu horretan teknologi berriak geleetara hubilduko ditugu eta marginalizazioarekin amituko dugu.
           Testua irakurri nahi baduzue egin klik hemen

lunes, 7 de marzo de 2011

Aproba testu birsartua

Zer sartu bitakoran Goiburukoan: titulua, hau da, bitakoaren izena, eta sarrera edo azalpen bat blogaren edukia eta helburuari buruz ideia orokor bat ematen. Atal honetan argazki bat sar dezakezu (gaiarekin zerikusirik daukana, edo apur bat apaingarria besterik gabe). Perfilean: argazkia eta izena gutxienez, zure ikasketak edo lana ere adieraz dezakezu. Idazpenetan (post bat egiterakoan): testua, irudiak, diapositibak, bideoak, estekak eta etiketak. Bideoak edota diapositibak sartzeko: 1. you tube-n bideo bat bilatu nahi duzun gaiari buruz (“blogen aplikazio didaktikoak, arbel digitala..) 2. insert kodea kopiatu. 3. Post bat egin bideoa komentazeko eta “insert blockquote” botoian klik egin eta agertzen den kodean bideoaren kodea itsatsi. 4. Etiketa ipini eta aldaketak gorde.

martes, 1 de marzo de 2011

Informazioaren gizartea


Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak modu masiboan erabiltzeak sortzen duen ekoizpen eta truke sistemari deitzen zaio Informazioaren Gizarteari.

Informazio gizarteak teknologia berrietan oinarrituta dagoela esan dezakegu. Gaur egun munduan gizarteratzeko  informazioa eskuratzea ezinbestekoa delako, gure bizitzako
oinarrizko gauza bat dela esan ahal da, eta horretarako beti teknologi berriak erabiltzen ditugu.

Informazioaren Gizartea eta Teknologia berriak elkarrekin joaten dira, ezin dira banandu.Teknologia berriek ez balitzate egongo, informazioaren gizartea ez litzateke izango  gaur egun duen indarra . Eta  Informazioaren gizartea ez balitz egongo, Teknologi berriek ez lirateke izango inolako garapenarik ezta erabilerarik ere.

Teknolgia berriei esker, komunikazioa zabaldu da, nahiz eta urrun egon denok gaude harreman zuzenean.Horretaz aparte, informazioa transmititzeko era ere aldatu da, orain erraztasunez testuak,bideoak, argazkiak... edozein gauza igotzeko aukera dugu, eta horrekiun batera gure iritzia emateko aukera ere.Beraz, Teknologia berrien garapena ,  nolabait ere gure bizitzan erraztasun pilo eskaintzen dizkigutela argi dago.Horren ondorioz, gure gizatea  aldatu dela argi ikusten da.

Infomazioaren Gizarteak 2010ean Espainian izandako eboluzioa ikusi nahi baduzue bideo hau ikusi:


Informazio gehiago nahi baduzue egin klik hemen.

martes, 22 de febrero de 2011

Web 2.0 The Machine is Us: En Español



Bideo honek testu digitalari buruz hitz egiten digu.Hasteko dio, testu idatziarekin aldenduta, desberdina dela , guztiz malguagoa, baina ,batez ere, hipertestua.
Hipertestuak, web orrialdeak link-en bitartez lotzen ditu, eta modu horretan web batetik beste batera klik bat eginez joan ahal gara.

Lehengo web-ak HTML formatuan idatzi ziren.Formatu hau, web baten dokumentuen egitura definitzeko erabili zen.Hemen elementu estrukturalak agertzen dira: “p” paragrafoari egiten diona erreferentzia eta “ll” items zerrendari.HTML zabaldu zenez, elementu gehiago gehitzen joan ziren (“h”, “i”).Elementu guzti hauek edukia formateatu behar zela definitu zuten.Horren ondorioz, HTML-an formatua eta edukia aldentezinak bihurtu ziren.Baina, testu digitala, XML formatuaren bidez, hobeto egin ahal zela pentsatu zuten.

XML-a formatua eta edukia bananduta egoteko diseinatu zen. ”Title” ez du formatua definitzen baizik eta edukia, eta baita “link” eta “descriptions” ere.Elementu guzti hauek eta noski, dokumentu honetan dauden beste elementuak, edukia deskribatzen dute, eta ez formatua.Horren ondorioz, datuak esportatu, edukiak ( bideoak, irudiak..) konpartitu eta elkartrukatu ahal dira, formatuaren betebeharrak edo arauak bereganatu gabe.

Formatua edukiarengandik banatuta egonda , erabiltzaileak edukiak publikatzeko, ez dituzte kodigo konplexurik ezagutu behar.Gainera ez hori bakarrik, XML datuen elkartrukaketa erraztatzen du ere.

Baina nork antolatuko ditu datu hauek?Guk egingo dugu, web ezberdinak guk sortzen ditugulako.Informazioa, bideoak, argazkiak, webera igotzen ditugun bakoitzean, makinari ideia berri bat irakasten diogulako; eta ez hori bakarrik, pertsona ezberdinekin interakzionatu eta edozein informazioa konpartitu ere ahal dugu. Beraz, gu makina garela argi dago.

Izan ere, bideo honek gauza batzuk birpentsatu behar ditugula esaten du: egilearen eskubidea, familia, identitatea, etika, estetika, erretorika, autoritatea, pribatasuna, komertzioa, maitasuna, gu geu.Eta horri arrazoia ematen diot, internetek orain aipatutako gauzak arriskuan jartzen ditu.Adibidez, blog bat sortzen dugunean,edo adibidez kontu elektroniko bat sortzean…, kontuz ibili behar gara, gure pribatasuna eta egilearen eskubidearekin,.hori nire ustez inportanteena da.Beraz, esan dezakegu gauza guzti hauek interneten menpe daudela.

Amaitzeko esango dut oso interesgarria iruditu zaidala bideoa.

Hipertestuari buruzko informazio gehiago wikipedian daukazue klik hemen eta irakurri.

lunes, 14 de febrero de 2011

Web 2.0

Hau da datorren astean ikusi beharreko bideoa:
Bideo hau oso interesantea da.

Informazio gehiago nahi baduzue egin klik hemen

viernes, 11 de febrero de 2011

Ongi etorri irakurleok¡¡

Hemen haur hezkuntzarako material erabilgarria aurkituko duzue, batez ere, hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriei buruzko informazioa.Eta edonork aukera izango du edozein gauza komentatzeko.Espero dut zuen gustokoa izatea.