KAIXO ETA ONGI ETORRI¡¡¡

martes, 22 de febrero de 2011

Web 2.0 The Machine is Us: En Español



Bideo honek testu digitalari buruz hitz egiten digu.Hasteko dio, testu idatziarekin aldenduta, desberdina dela , guztiz malguagoa, baina ,batez ere, hipertestua.
Hipertestuak, web orrialdeak link-en bitartez lotzen ditu, eta modu horretan web batetik beste batera klik bat eginez joan ahal gara.

Lehengo web-ak HTML formatuan idatzi ziren.Formatu hau, web baten dokumentuen egitura definitzeko erabili zen.Hemen elementu estrukturalak agertzen dira: “p” paragrafoari egiten diona erreferentzia eta “ll” items zerrendari.HTML zabaldu zenez, elementu gehiago gehitzen joan ziren (“h”, “i”).Elementu guzti hauek edukia formateatu behar zela definitu zuten.Horren ondorioz, HTML-an formatua eta edukia aldentezinak bihurtu ziren.Baina, testu digitala, XML formatuaren bidez, hobeto egin ahal zela pentsatu zuten.

XML-a formatua eta edukia bananduta egoteko diseinatu zen. ”Title” ez du formatua definitzen baizik eta edukia, eta baita “link” eta “descriptions” ere.Elementu guzti hauek eta noski, dokumentu honetan dauden beste elementuak, edukia deskribatzen dute, eta ez formatua.Horren ondorioz, datuak esportatu, edukiak ( bideoak, irudiak..) konpartitu eta elkartrukatu ahal dira, formatuaren betebeharrak edo arauak bereganatu gabe.

Formatua edukiarengandik banatuta egonda , erabiltzaileak edukiak publikatzeko, ez dituzte kodigo konplexurik ezagutu behar.Gainera ez hori bakarrik, XML datuen elkartrukaketa erraztatzen du ere.

Baina nork antolatuko ditu datu hauek?Guk egingo dugu, web ezberdinak guk sortzen ditugulako.Informazioa, bideoak, argazkiak, webera igotzen ditugun bakoitzean, makinari ideia berri bat irakasten diogulako; eta ez hori bakarrik, pertsona ezberdinekin interakzionatu eta edozein informazioa konpartitu ere ahal dugu. Beraz, gu makina garela argi dago.

Izan ere, bideo honek gauza batzuk birpentsatu behar ditugula esaten du: egilearen eskubidea, familia, identitatea, etika, estetika, erretorika, autoritatea, pribatasuna, komertzioa, maitasuna, gu geu.Eta horri arrazoia ematen diot, internetek orain aipatutako gauzak arriskuan jartzen ditu.Adibidez, blog bat sortzen dugunean,edo adibidez kontu elektroniko bat sortzean…, kontuz ibili behar gara, gure pribatasuna eta egilearen eskubidearekin,.hori nire ustez inportanteena da.Beraz, esan dezakegu gauza guzti hauek interneten menpe daudela.

Amaitzeko esango dut oso interesgarria iruditu zaidala bideoa.

Hipertestuari buruzko informazio gehiago wikipedian daukazue klik hemen eta irakurri.

No hay comentarios:

Publicar un comentario