KAIXO ETA ONGI ETORRI¡¡¡

domingo, 10 de abril de 2011

ETEN DIGITALA

Artikulu honetan Julio Cabero Almenara eten gigitalari buruz eta eskolan duen aplikazio didaktikoari buruz hitz egiten digu.

Eten digitala betidanik existitu dela argi usten du autoreak.Baina teknologi hauek erabiltzeko aukera ez dute izan denok ,Beti talderen bat egon da, bere adin, mota, egoera ekonomiko edo kulturagatik teknologi hauek erabiltzeko zailtasunak izan dituena, bai kontsumitzaile et bai ekoizle bezala ere.

Autoreak dio, teknologiei berriei esker, batez ere Internetari esker, informazioa pertsona guztion eskura dagoela eta inolako oztoporik gabe, edozein lekutik informazioa lortu ahal dugula.Baina hau mito bat dela esaten du, gaur egun Interneta ez dagoelako guztion esku.Horren ondorioz, ordenagailuaren erabilera, nahiz eta demokraziorako onurak ekarri, deskriminazioa ere sortzen ari du, pertsona asko bere egoera ekomikoarengatin ezin duelako teknologi berri haek erabiltzea.Hau guztaren ondorioz, eten digitala jaiotzen da.

Definizio asko aurkitzen ditugu eten digitala definitzeko baina errezena hauxe da:Kolektiboen edo pertsonen artean informazioa eskuratzerakoan eta ezagutza edo hezkuntza sarera heltzerakoan dituzten aukeren aurrean,sorturiko desberdintasunak.Beraz pertsona hauek,  komunikazio, heziketa, inpultso ekonomiko arloetan... marginaturik geratzen dira, eta horren ondorioz, teknologia berriak eskaintzen dizkiguten garapen akonomiko eta giza garapenetik kanpo geratzen dira.

Idazleak hainbat eten digitala desberdintzen ditu:ekonomikoa, hezkuntzakoa, politikoa, belaunaldietakoa, generokoa, idiomatikoa, irakasle-ikaslekoa, eta psikologikoa.

  • Ekonomikoa: Herrialedeen errekurtso ekonomikoa markatzen du (pobrea eta aberatsa)
  • Hezkuntzakoa: internetaz gain, informazioa ondo erabiltzea garrantzitsua izango da, hau da, fomakuntza ezinbestekoa izango da IKT ondo erabiltzeko.
  • Politikoa: Herrialedeen interesen eta baliabideen arberakoa izango da.
  • Belaunaldietakoa:Gazteen erabilera helduekin konparatuta handiagoa da.
  • Generokoa: emakumeen kulturaren eta rolen arabera izango da.Emakumeak bigarren mailan dauenez gizonak izango dira teknologia berriak gehiago erabiliko dutenak.
  • Idiomatikoa:Ingelesa da nabarmentzen den hizkuntza, beraz hizkuntz hori ez dakiena ezin izango du informazio asko erabili.
  • Irakasle-ikaslekoa:Ikasleen prestakuntza teknologien aurrean, irakasleekin konparatuta handiagoa denez, horrek irakasleen prestakuntza dakar.
  • Psikologikoa:Hezkuntza premia dituzten pertsonek teknologia berriak erabiltzeko aukera gutxiago dituzte.


Ondoren eten digitala azaltzeko bi joera aurkezten ditu:biguna eta gogorra

  • Biguna infraestrukturen arazo bat da, hau da, arazo teknologikoa azpiegituretan egongo litzateke. Eta konponbidea internetaren erabilera unibertsalean egongo litzateke.
  • Gogorra arazoa desberdintasun ekonomiko eta sozialeetan egongo litzateke eta eten digitala konpondu nahi badugu arzo sozialeekin amaitu behar dugu.

Argi eta garbi ikusten da orain aipatu ditudan faktoren ondorioz, eten digitalaren arazoa konpontzea oso zaila dela.Izan ere, autoreak arazo hau konpontzeko aholku batzuk ematen dizkigu: teknologia egokiak eta malguak sartzea, ikerketak egitea... eta oso inpotanteena dena, irakasleen prestakuntza egokia izatea ezinbestekoa izango da.Ikasleak IKTak modu egokian erabitzen irakasteko.Modu horretan teknologi berriak geleetara hubilduko ditugu eta marginalizazioarekin amituko dugu.
           Testua irakurri nahi baduzue egin klik hemen

No hay comentarios:

Publicar un comentario